Amikuze-Iholdi-Oztibarreko Kolektiboa
DELGUE Jaunari zuzendua
Iholdi-Oztibarreko Herri Elkargoko Jaun Presidentari
2009ko otsailaren 23an,
Jaun Presidenta,
Zure onginahiari dei egiten diogu, ondoko azalpenak kasu handiarekin irakur ditzazun.
Pirineo-Atlantikoko departamenduak, 2007ko ekainetik geroz, bere eremuko %95ean zuntz optikoaren bidezko maila handiko emariaz gozatzen du.
Kontseilu orokorrak WIMAX-en aterabidea hautatu du eremu xurian gelditzen ziren %5en estaltzeko. Zoritxarrez, ohartzen gira teknologia hau jadanik zaharkitua dela, ez dela biziki fidagarria eta gora behera ainitz ezagutzen dituela Frantzian. Horrez gain, WIMAX-ek hertziar bideak erabiltzen ditu, ondorioz, uhin elektromagnetikoak garraiatzen ditu. Hauek, gizartean kezka handiak sortzen dituzte.
Amikuze-Iholdi-Oztibarreko kolektiboa sortu zen, Donaixti-Ibarren egin zen bilkura publiko baten ondotik. Bilkura hortan, DANIEL OBERHAUSEN erakasleak, BORDALEKO Akademiako fisikalaria dena, argitasun batzu ekarri zituen. WIMAX teknologiarekiko ukan beharko genituzken zuhurtzia eta prebentzio printzipioak azpimarratu ditu. Horrez geroz, beste bi bilkura publiko iragan dira, azken bilkuran sare-teknikari baten parte hartzea ere izan da. Hauek hola, kolektiboak, WIMAX ordezkatuko luken kalterik gabeko teknika fidagarri bat galdetzen du, eremu xurian diren kantonamenduko herrientzat : HOZTA, DONAIXTI-IBARRE, IBARLA, BUNUZE, JUTSI, ARANTSUSI eta LANDIBARRE.
Kolektiboak azpimarratzen du :
WIMAX teknikari buruzko informazioa berant banatua izan dela eta eskasa izan dela
Dakartzan kalteak frogatuak direla
Ordezko teknikei (satelitea,elektrika sarearen bidezkoa, zuntz optika) buruzko informazioa ez dela zabaldua izan
Kolektiboak galdatzen du Herri Elkargoak, France-TELECOM-eko Tokiko Elkarteekin, Harremanen Eskuladeko Zuzendaritza deitzea, NRA-ZO-ren ( internet zabala zuntz optikaren bidez itzalpeko eremuetan) bidez, eremu xurien estaltzea lantzeko. Hain zuzen ere, France-TELECOM-ek proposatutako teknika hunek departamendu ainitz erakarri ditu, WIMAX baztertuz : Bas-Rhin, Indre et Loire, Corse, Somme, Aveyron, Dordogne, Doubs, Loir et Cher, Loire-Atlantique, Morbihan, Oise, Allier, Cantal, Haute-Loire, Puy de Dôme, Mayenne, Alpes-Maritimes,Tarn…
WIMAX-en inguruko galderak (potentzia, oihanek trabaturiko seinalearen egiazko hedapena eta biztanleek adierazten dituzten kezkak uhin elektromagnetikoekiko, geroz eta biziago dira. Jakinez telefono mugikorrek uhin elektromagnetiko horiek jadanik ausarki sortzen dituztela, ez dugu WIMAX-ek eraginen lituzken uhin gehiagoren beharrik.
Garapen iraunkorra bultzatu nahian, zientifikoek eskatzen diote Europar Parlamentuari bere baitako estatuek zuhurtzia eta prebentzioa printzipioak segitzea, baita ere, ingurumena eta osagarria arriskuan ezarriko lituzketen elementuak zaintzeko tresnak eraikitzea eta erabiltzea.
Amikuze-Iholdi-Oztibarreko kolektiboak internet zabala galdatzen du: itzalpeko eremuei dagokien NRA-ZOren bidez., osasun-kalterik gabe eta kantonamendu guzian ber prezioan.
Kolektiboak, Iholdi-Oztibarreko Herri Elkargoko Presidenta gisa eskatzen dizu :
Problematika hau eztabaidatzea zuen hurrengo bilkuran, kantonamenduko hautetsi guziek WIMAX-en inguruko arrengurak kontutan har ditzaten
Gure kantonamenduan FRANCE-TELECOM-ek eraman behar duen ikerketa baten teknikaria beregain hartzea. Ikerketa hori itzalpeko eremuetan fibra optikaren erabilpenean oinarritzen da.
Ikerketa horren bitartean, gure eremuan, WIMAX-en antenen inguruko lanak gelditzearen erabakia hartzea.
Xehetasun gehiagoren esperantzan, onar itzazu, Jaun Presidenta, gure agurrik beroenak.
Amikuze-Iholdi-Oztibarreko kolektiboa
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire