2009-03-05

Bouygues Telecom antenen desmuntatzera kondenatua.

Otsailaren 4ean, Versailles-eko dei auzitegiak kondenatu du Bouygues Telecom <http://www.lemonde.fr/sujet/4871/bouygues-telecom.html>, telefonia mugikorraren enpresa, bere bitarteko antena zenbaiten desmuntatzera Rhône eskualdean. Antena hauek Tassin-la-Demi-Lune-koak dira eta operatzaileak 500 euro pagatu beharko ditu beranta egun bakoitz. Kondena honen erabakia hartua izan da zuhurtzi prinzipioan oinarrituz, biztanle batzuek beren osagarriarekiko zituzten kezken ondotik.
Parte zibilen abokatak dioenez, kondena hau araberako lehena da Frantzian. /”Jurisprudentzia bat plantan ezarria da orai, Bouygues-en bitarteko antenak kolokan dira oraitik goiti”/, poztu da Forget anderea. Horrez gain, Bouygues-ek plenta pausatu duten hiru bikotei kalteak ordaindu beharko dizkie osasun arrisku batetan ezarri izanagatik ; hau da, 7 000 euro bikoteka. /
/
Lehen auzian, operatzailea kondenatua izan zen antenak desmuntatzera 4 hilabete barne, 100 euro pagatuz beranta egun bakoitz, eta 3 000 euroko damu-domaiak ordaintzera bikote bakotxari. Bikote hauek beren osagarriarentzat kezkatuak ziren, jakinez bitarteko antenak beren etxebizitzei hurbil instalatuak zirela 2006tik geroz, zuhaitz formako zutabe baten gainean.
2008ko irailaren 18an, Nanterreko goi auzitegiko 8.ganbara zibilak publikoki azaldu zuen erabaki huni dei egin zion Bouygues-ek. *
http://www.lemonde.fr/societe/article/2009/02/04/bouygues-telecom-condamne-a-demonter-des-antennes-relais_1150825_3224.html**Xehetasun gehiagorentzat :*
Versailles-eko dei auzitegiak eraman duen epaiketa osoa PDF formatuan, /Nouvel Observateur/ en web gunean, <
http://tempsreel.nouvelobs.com/file/635286.pdf>.http://tempsreel.nouvelobs.com/file/635286.pdf

Aucun commentaire: