2009-05-27

ZENDAKO WIMAX?

INTERNET ? Denek gogoan dugun hitza, komunikazio tresna bikain bat da, planetako jende guziak harremanetan ezartzen ahal baititu.
Baliabide desberdinak eskaintzen dauzkigu : denbora pasatzeko, lanerako eta baserritarrentzat alternatiba eraginkor bat : etxetik lan egiteko, ekoizpenen sal-erosteko,…
2007az geroztik, 64 departamenduaren %95ak Internet ukan dezake zuntz optikoari esker, molde garbian eta gastu, zerbitzu eta emaitzaren aldetik berdintasun batekin erabiltzaile guzien artean.
Itzal guneen hunkitzeko, teknika desberdinak badira : satelitea, NRA-ZO (Itzal guneetarat heltzen den zuntz optiko sistema) edo korronte ekarlea.
Kontseilu orokorrak itzal guneen estaltzeko (lurraldearen %5a), hots gure kantonamenduan DONAIXTI, HOZTA, BUNUZE, IBARLA, JUTSI, ARANTSUSI eta LANDIBARRE herrientzat, WIMAX teknika hautatu du.
Bainan, teknika hori jadanik zaharkitua da eta ez da fidagarria. Frantzian nahigabe frango sortzen ditu, antena ezarria den lekutik 20km artinoko inguru batean, onda elektromañetiko pultzatuak igortzen baititu. Jendarte guzia, ondek zabaltzen dituzten kalteen menpe da. Ikerketa zientifikoek frogatu dute bizidunek osagarri arazoak jasan ditzaketela (eritasun neurologikoak, bihotzekoak, etab…) 
Kontseilu orokorrak lurralde osoan Internet hedatu nahi du, ulergarria eta errespetagarria den bezala, bainan damugarri da ez baititu beste aterbide batzu ikertu.
Telefono mugikorren erabiltzea onda kaltegarririk jasan gabe ez da posible aldiz Internet bai. 
Herrien arteko talde bat muntatu da gogoetatzeko eta informazioaren biltzeko. WIMAX teknikari buruz jadanik ohar baztu egin daitezke :
WIMAX-az eman den informazioa ez da osoa eta berant jin da
WIMAX-aren kalteak jendetan ezagutuak dira
Teknika horrek ez du lurralde osoa estaltzen ahal
Beste teknikak ez dira ikertuak eta proposatuak izan
Erabilpen gastua, zuntz optikoarekin baino karioagoa da
Diru publikoa, jadanik zaharkitua, fidagarria ez den eta etorkizun gabeko teknika batean erabilia da.
 
AMIKUZE-IHOLDI-OZTIBARREko kolektiboak herri elkargoari galdegin dio ikerketa bat egin dezan, NRA-ZO teknikarekin (itzal guneetarat heltzen den zuntz optiko sistema) gune guzietan estaltze posibilitatea aztertzeko. FRANCE TELECOMek proposatzen duen teknika hori jadanik hogoi bat departamendutan plantan ezarria da eta zerbitzu berdina eskaintzen du erabiltzaile guzieri : gastua, emaitza, sargia.
Beraz, kalitatezko zerbitzu baten ukaiteko, aterabide egokiena eta diru ezartze emankorrena : zuntz optikoa da. 
WIMAX antenak lanjerosak direa osagarriarentzat?
Beharrezkoa dea ?
Beste alternatibarik ba ote dea?
Kalte guziak neurtuak direa ? 
AMIKUZE-IHOLDI-OZTIBARREko gogoeta taldeak, IBARLAn, maiatzaren 30ean, eguerditan piknika alaitu bat antolatzen du. Gomita zabaldua !

Aucun commentaire: